Diego Cruz eskulturgileak konponketak egin ditu Takoloren estatuan

Urola Kostako Hitza 2020ko azaroaren 29a

2001. urtetik Azpeitiko 'Miraflores' baserriaren atarian dago Takolo mendizalearen eskultura, eta eraberrituta dago joan den ostiraletik; izan ere, Diego Cruz eskulturgileak hainbat konponketa egin dizkio estatuari.

Diego Cruz eskulturari konponketak egiten.

Diego Cruz azkoitiar eskulturgileak Joxe Urbieta Takolo-ren eskulturan konponketa batzuk egin ditu —berak egin zuen—. Joan den ostiralean azaldu zen Miraflores baserri atarira, Takolo mendizalearen (Azpeitia, 1941-2000) estatua dagoen tokira —Miraflores-en jaio zen Joxe Urbieta—. 2001eko maiatzaren 26an inauguratu zuten eskultura, eta Cruzi iruditu zaio bazela txukunketa batzuk egiteko garaia. Lanean ari zela, Takoloren iloba Julen Etxeberriak topo egin zuen harekin, eta zenbait argazki atera zizkion Etxeberriak.

Takoloren omenaldi eguna izan zen 2001eko hura: eskulturaren inaugurazioaren ondoren, Uztarria Kultur Koordinakundeak hari buruzko biografia aurkeztu zuen Lagun Onak Mendi Bazkunan, Enekoitz Esnaola kazetariak idatzitakoa —Uztarriaren lehen liburua—, eta gero mahai inguru bat egin zuten, hantxe.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide