Kultura ala kultur industria? Galdera hortatik abiatuta hausnartuko dute datozen asteetan Azpeitiko Gaztetxean, horretarako antolatu dituzten jardunaldietan. Gaztetxeko kideez gain, askotariko arte disziplinetako sortzaileek ere bat egin dute jardunaldiekin. Gaur eskainiko dute aurreneko hitzaldia 18:00etan hasita. Antolatzaileekin hitzegin du Erlo Telebistak jardunaldien inguruko xehetasunak eta erronkak ezagutzeko.