Odei Labianok eta Oier Etxeberriak jasoko dituzte Azpeitiko Euskaraldiaren bertso lehiaketaren sariak

Julene Frantzesena 2020ko azaroaren 26a

Zapatuan egingo dute sari banaketa, 12:00etan, udaletxean. Bertan merkatari elkarteko saltokietan gastatzeko ehun eurok erosketa bonu bana jasoko dute irabazleek.

Odei Labianok eta Oier Etxeberriak irabazi dute Euskaraldiaren Azpeitiko batzordeak eta Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako bertso paper sariketa. 17 urtetik beherakoen saria irabazi du Labianok, eta 17 urtetik gorakoena, berriz, Etxeberriak. Horiek Bertan merkatari elkarteko saltokietan gastatzeko ehun eurok erosketa bonu bana eskuratuko dute.

Etzi, larunbata, egingo dute sari banaketa ekitaldia udaletxeko areto nagusian. Han izango dira bi irabazleak nahiz Erniarraitzeko, Euskaraldiaren Azpeitiko lantaldeko eta udaleko ordezkariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide