Indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzaren beharraz ariko dira bihar Azpeitiko Gaztetxean

Aitziber Arzallus 2020ko azaroaren 20a

Urola Erdiko Itaia emakume sozialisten antolakundeak antolatu du hitzaldia, eta Gaztetxean izango da bihar, larunbata, 17:00etan hasita.

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Urola Erdiko Itaia emakume sozialisten antolakundeak. Bihar, larunbata, Indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzaren beharra hitzaldia izango da Azpeitiko Gaztetxean, 17:00etan hasita. Egunerokoan ematen diren indarkeria forma orokorrez, emakumeenganako indarkeriaz, indarkeria matxistaren ezaugarriez eta mekanismoez, eta horiei aurre egiteko gaitasunak antolatzearen beharraz jardungo dute, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide