Irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi dituzte Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolaren Perdillegiko eraikinean

Julene Frantzesena 2020ko azaroaren 18a

Sarrerako eskailerak eraitsi eta hiru sarbide egokituko dituzte, eta autobusaren zain egoteko estalpe berria ere eraikiko dute atarian.

Egunotan hasi dira Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen Perdillegi kaleko eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten. Hain zuzen ere, Perdillegi kaleko 2. zenbakian kokatuta dagoen eraikinaren sarrera egokituko dute. Gaur egun sarreran dauden eskailerak eraitsi eta hiru sarbide egokituko dituzte: bi oinezkoentzat eta bat ibilgailuentzat. Oinezkoentzako eremuan eskailera eta arranpa eraikiko dituzte. Gainera, eraikinaren kanpoaldean estalpea eraikiko dute, ikasleak autobusaren zain han egon daitezen.

Lanek 65.147,24 euroko aurrekontua dute, eta bi hilabeteko epean obrak bukatzea aurreikusten du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide