'Panpina' liburua plazaratu du Erika Olaizola azpeitiarrak

Anartz Izagirre 2020ko azaroaren 17a

Azpeitiarrak gaur, asteartea, aurkeztu du liburua Donostiako Udal Liburutegian. 'Panpina' antzezlanaren inguruko lana da, eta Ganbila bildumaren barruan argitaratu dute.

Erika Olaizola (eskuinean) 'Panpina' liburuarekin. (Susa)

Urte bat igaro da Erika Olaizola azpeitiarrak Panpina antzezlana aurkeztu zuenetik, eta urtebete geroago antzezlanaren inguruko liburua plazaratu du. Gaur, asteazkena, izan da aurkezpena Donostiako Udal Liburutegian, eta Olaizolaz gain bertan izan dira liburuan kolaboratu duten beste lagun batzuk ere, tartean, Leire Arenas azpeitiarra, liburuaren azala egin baitu eta antzezlanaren sormen prozesuaren parte izan baitzen.

Susak argitaratu du Panpina liburua, Ganbila bildumaren barruan, eta besteak beste Olaizolak sormen prozesuari buruz idatzitako gogoetak agertzen dira lanean. Halaber, azpeitiarrak antzezlana sortzerakoan bidaide izan zituen lagunek egindako ekarpenak agertzen dira. Honako lotura honetan irakur daiteke lanaren gaineko informazio guztia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide