Inbertsioak eta babes soziala aldarrikatu ditu Azpeitiko Sortuk

Mailo Oiarzabal 2020ko azaroaren 14a

Azpeitiko Sortuk deituta, 60 bat lagun elkartu dira gaur eguerdiko ordubatean herriko anbulatorioaren atarian, Non dago diru publikoa? Lehenik herria! zioen pankartaren inguruan. Koronabirusaren krisiari aurre egiteko, erakundeek inbertsio publikoak eta laguntza sozialak areagotzea eskatu dute Sortukoek.

Osasungintza eta hezkuntza sistema indartzeko eta babes soziala bermatzeko tresnen beharra aldarrikatu dute, hain zuzen ere, gaurko elkarretaratzerako deialdian adierazi zuten moduan.

Hemen, gaur eguerdiko elkarretaratzearen irudi gehiago:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide