Goenako aisia guneko aparkalekua itxita egongo da ibilgailuentzat astelehenera arte

Anartz Izagirre 2020ko azaroaren 13a

Asfaltatze lanak direla-eta ibilgailuek ezingo dute Goenako parkera sartu. Azken txanpan dira aisia gunea egokitzeko lanak.

Goenako aparkalekua asfaltatzeko lanak. (Azpeitiko Udala)

Goena sarrerako gunea asfaltatzen ari da Azpeitiko Udala, eta ibilgailuek ezingo dute aparkalekua erabili datorren astelehenera arte. Goenako aisia guneari azken ukituak ematen ari dira; besteak beste, berdegunea egokitu, ibilgailuak garbitzeko gunea berritu eta autokarabanentzako gunea sortu dituzte gune horretan. Udalak 104.883,09 euroko inbertsioa egin du Goena egokitzeko lan horietan, eta Excavaciones y Transportes Orsa ari da lanok gauzatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide