Alex Txikon mendigoizaleak Mendi biluzia dokumentala aurkeztu zuen atzo, igandearekin, Azpeitiko Soreasu antzokian. Bi emanaldi eskaini zituen, eta han izan zen ikus-entzunezkoaren zuzendaria eta protagonista, herritarrei proiektuaren nondik norakoak azaltzen. Izan ere, Nanga Parbatera egindako neguko lehen igoaldia biltzen duen lana da Mendi biluzia. Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako bi saioetan –17:00etan eta 19:00etan– 200 bat lagun izan ziren Soreasun.