Ipuin kontaketa saioa izango da datorren astelehenean Azpeitiko Udal Liburutegian

Anartz Izagirre 2020ko aza. 3a, 20:10

Iraitz Lizarraga zizurkildarrak eskainiko du saioa, 18:00etatik aurrera. Ipuin kontaketara joan nahi duenak aurrez eman beharko du izena.

Iraitz Lizarraga ipuin kontalaria. (Ataria.eus)

Iraitz Lizarraga ipuin kontalariaren saioa izango da datorren astelehenean, 18:00etan hasita, Azpeitiko Udal Liburutegian. Bost urteko haurrei zuzenduriko saioa izango da, eta bertan parte hartu nahi duenak liburutegira deitu (943-15 71 95) edota WhatsApp mezu bat bidali beharko du (688 81 55 06). Edukiera mugatua izango da saioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide