Corrado Masacciren txotxongiloak ikusgai daude Azpeitiko Betharrametako aretoan

Aitziber Arzallus 2020ko azaroaren 2a

Azaroaren 15era arte egongo da zabalik 'Txotxongiloak mugimenduan' erakusketa; astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.

Corrado Masacci txotxongilogile italiarrak erakusketa zabaldu berri du Betharrametako aretoan. Antzerki Topaketen bueltan urte askoan jarri izan du erakusketa Masaccik Azpeitian, eta aurten ere ez du hutsik egin. Atzo muntatu zuen hainbat txotxongilerekin osatu duen erakusketa, eta hilaren 15era arte izango dira horiek ikusgai: astegunetan 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide