Azpeitiko anbulatorio ondoko zubia irisgarriago egiteko lanen lehen fasea, bukatuta

Mailo Oiarzabal 2020ko urriaren 29a

Anbulatorio aldera ematen duen aldea egokitu dute lehen fase horretan. Bigarren fasean 1766ko Matxinada kalera ematen duen aldea egokituko dute, eta fase horren proiektua egiten ari dela jakinarazi du udalak.

Azpeitiko Anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko lanen lehen fasea bukatu dute dagoeneko. Lehen fase horretan, anbulatorio ondora ematen duen zubiaren aldea moldatu dute. Zubiaren malda leuntzeko, eskailerak berritu eta arrapala egokitu dute, eta zubiaren inguruko urbanizazioa txukundu dute. Irailean hasi zituzten lanak; Art eraikuntza enpresak egin ditu eta 97.596 euroko aurrekontua izan dute lehen fasearen obrek.

Bigarren faseari dagokionez, obra horien proiektua egiten ari dela jakinarazi du udalak. 1766ko Matxinada kalera ematen duen zubiaren aldea egokitzeko obrak dira bigarren fase horretan egingo dituztenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide