Idoia Torregaraik bakarrizketa saioa eskainiko du bihar Azpeitiko liburutegian

Julene Frantzesena 2020ko urriaren 21a

Umoregile usurbildarrak 'Jar ezazu liburuzain bat zure bizitzan' izeneko bakarrizketa egingo du, 19:00etan hasita. Saiora joateko, aurrez izena eman behar da.

Liburutegien Nazioarteko Eguna izango da larunbatean, urriaren 24an, eta egun horren harira, bakarrizketa saioa eskainiko du Idoia Torregaraik bihar, osteguna, Udal Liburutegian. Umoregile usurbildarrak Jar ezazu liburuzain bat zure bizitzan izeneko saioa gauzatuko du, 19:00etan hasita.

COVID19aren pandemia tarteko, emanaldirako sarrera mugatua izango da. Beraz, hara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute liburutegian bertan, 943-15 71 95 telefonora deituta edo 688 81 55 06 telefonora Whatsapp bidezko mezua idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide