'Kale b(a)rroka-1620 Nafarroako Lo(r)aldia' antzezlana, irudietan

Anartz Izagirre 2020ko urriaren 18a

Euskal Herriko historiaren inguruko antzezlana izan zen atzo, larunbata, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, eta hainbat herritar joan zen saioa ikustera. Nafarroako parlamentari batek 1620. urtean osatutako testu bat du oinarri obrak.

Kale b(a)rroka-1620 Nafarroako Lo(r)aldia antzezlana ikusteko aukera izan zen atzo, larunbata, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Urolako Nafar Zuzterrak taldeak antolatu zuen saioa, eta antzezlana hasieran herriko kaleetan zehar egiteko asmoa bazuten ere, Eusko Jaurlaritzaren segurtasun neurriak medio, Sanagustinen egin zuten azkenean.

Duela 400 urte, 1620an, Euskal Herriaren historian mugarri izan den zerbait gertatu zen: Frantziak lege bat egin zuen Nafarroa estatu horretara batzeko, eta lege horren kontra, Nafarroako parlamentari buruak testu bat osatu zuen. Testu horren inguruko antzezlana da Kale b(a)rroka-1620 Nafarroako Lo(r)aldia.

Hona hemen antzezlaneko argazki bilduma: 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide