Ezbeharra gertatu da Urrakiko XXXVIII. Igoeraren entrenamendu saioan; izan ere, Ignauto Sport taldeko Iñaki Irigoien gidariak istripua izan du entrenamendu saioan, 10:30 aldera, eta hil egin da. Elosiaga auzora iritsi aurreko errepide zatian izan da ezbeharra, eta antolatzaileek bertan behera utzi dute proba.