Arratsaldeko bi sariak Zestoako Lopene ganadutegiarentzat

Julene Frantzesena 2020ko urriaren 12a

Behi Suhar Onenaren Txapelketarekin eman zioten bukaera atzo, igandea, Behi Suharren IV. Egunari. Goizean legez, COVID-19a saihesteko neurriak hartuta ahalbidetzen den edukiera bete egin zen zezen plazan, eta herritarrek behien nahiz errekortarien saioaz gozatu ahal izan zuten.

17:30ean hasita, eta goizean bezalaxe, hamar ganadutegitako behiak aritu ziren lehian: Bergarako Zezenak, Manzarbeitia, Leizarran, Marques de Saka, Ibiri, Zestoako Lopene, Zelai Luze, Arno, Ruso eta Azpeitiko Berrosueta. Behi bakoitzarekin lau lagun aritu ziren lanean, zezen plazan jarrita zeuden hainbat oztopo edo probaren artean, eta horiek errekorteak ere egin zituzten.

Epaimahaiak hala erabakita Lopeneren behiarekin aritu zen taldea izan zen nagusi arratsaldeko saioan; hau da, Mikel Segurolak, Eneko Martijak, Urko Arrietak eta Ander Carpinterok osatutakoa. Arratsaldeko txapelketako ganadu onenaren saria ere Zestoako Lopetene ganadutegiarentzat izan zen, Vela behiari esker.

Hona hemen, atzo arratsaldeko irudiak:

</p>

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide