Musikaz bete dute Azkoitiko parrokia Oscar Candendo organo-jotzaileak eta Ana Otxoa sopranoak

Maialen Etxaniz 2020ko urriaren 11

Organo Erromantikoaren XXI. Zikloaren barruan kontzertua eskaini zuten atzo Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen parrokian. Gaur jarraituko du Organo Erromantikoaren XXI. Zikloaren barruko eskaintzak, Ignacio Arakistain organo-jotzailearen eta Jon Aramendi tronpeta-jotzailearen nahiz Mariatxen Urkia sopranoaren emanaldiarekin.

Oscar Candendo organo-jotzaileak eta Ana Otxoa sopranoak musikaz bete zuten Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen parrokia atzo. Organo Erromantikoaren XXI. Zikloaren barruan, kontzertua eskaini zuten Candendok eta Otxoak, 20:00etan hasita, eta doinu ederrez gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren herritarrek. 

Gaur jarraituko du Organo Erromantikoaren XXI. Zikloaren barruko eskaintzak, Ignacio Arakistain organo-jotzailearen eta Jon Aramendi tronpeta-jotzailearen nahiz Mariatxen Urkia sopranoaren emanaldiarekin. Loiolako Santutegian eskainiko dute emanaldia, 20:00etatik aurrera. 

(Argazkiak: Urtzi Oteiza)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide