Musika banden doinuak aspaldiko partez, Azkoitiko eta Azpeitiko antzokietan

Mailo Oiartzabal eta Olaia Juaristi 2020ko urriaren 4a

Azpeitiko Udal Musika Banda Karnabalez geroztik kontzerturik eskaini gabe zegoen, eta atzo igo zen lehen aldiz oholtzara, Soreasu antzokian. Gainera, txikienen gozamenerako, animaziozko hainbat filmetako doinuak eta irudiak uztartu zituzten. Unai Frantsesena zuzendariak aurreratu bezala, zortzi film ezagunetako pieza ezagunak moldatu zituen bandak, eta moldaketa horiek film bakoitzaren pasarteekin osatutako irudi bildumekin bateratu zituzten. Kontzerturako prestatutako gonbidapen guztiak agortuta ziren.

Era berean, Azkoitiko Udal Musika Bandak ere atzo eskaini zuen Baztartxon lehendabiziko kontzertua jendaurrean, hilabeteak emanaldirik eman gabe egon ostean. Aurreneko hiru abesti Eneritz Jauregik zuzendu zituen: Les Miserables, 1812 eta Huapango. Ondoren, beste bi kanta eskaini zituzten, Carlos Muñozen gidaritzapean: Oregon eta Tannhäuser. Bukatzeko, sorpresa moduan, Amparito Roca jo zuten, eta entzuleen txalo zaparradarekin amaitu zuten kontzertua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide