Arana eta Arana Goikoa arteko ibilgailuaren proiektua gauzatzeko prozesua hasiko du udalak

Julene Frantzesena 2020ko urriaren 1a

Arana eta Arana Goikoa auzoetako bizilagunekin bilera egin zuten atzo Josu Labaka zinegotziak eta Arturo Rivas Azpeitiko Udaleko arkitektuak. Hain zuzen ere, bi ordezkari horiek Arana eta Arana Goikoa lotuko dituen igogailuaren proiektua azaldu zieten auzotarrei.

Igogailua Arana Goikoarako maldaren hasieran kokatzea aurreikusten du udalak, eta bi solairu izango ditu. Bigarren solairuan auzoaren goialdera joateko pasagunea eraikiko dute. Eta, era berean, auzoko azken etxeetara arteko igarobidea egokituko dute.

Udalak jakinarazi duenez, auzotarrak "gustura" agertu ziren proiektuaren nondik norakoekin, eta erakundeak proiektua martxan jartzeko prozesua eta izapideak hasiko ditu: "Kreditu aldaketa egingo dugu datorren udalbatzarrean, eta obren lehiaketa publikoa egin beharko da gero. Ondo bidean, 2021eko udaberri alderako hasiko dira obrak, eta urte hori bukatzerako abian beharko luke igogailuak, azaldu du Josu Labaka zinegotziak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide