Trafiko istripua gertatu da gaur Azpeitian, Loiola parean, GI-631 errepidean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 11:00 aldera kamioi bat errepidetik atera da, eta gidaria zaurituta eraman dute ospitalera. Bidea garbitu bitartean, errai bat itxita egon da, eta ezbeharraren gunean lanean aritu da grua.