Azpeitiko Udalak bilera deitu du Aranako eta Arana Goikoako igogailuaren proiektuaz hitz egiteko

Julene Frantzesena 2020ko irailaren 30a

Auzotarrekin egingo duen bileran, azalpenak emateaz gain, ekarpenak jasoko ditu erakundeak. 18:00etan izango da bilera, Arana Goikoarako aldaparen ezkerraldean, garai batean Urolalde zegoen tokian.

Arana eta Arana Goikoa auzoetako irisgarritasun arazoei irtenbidea emateko helburuz, igogailua ezartzeko proiektua gauzatu du Azpeitiko Udalak. Proiektuaren gaineko azalpenak emateko eta auzotarren ekarpenak jasotzeko, bilera antolatu du udalak. 18:00etarako jarri du hitzordua erakundeak, Aranarako aldaparen ezkerraldean, garai batean Urolalde zegoen tokian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide