Bi egun pasatu dira Landetan istripu larria gertatu zenetik, eta ezbeharrean hildako bi azpeitiar gazteen familiei nahiz lagunei doluminak eman dizkie udalak. Erakundeak ohar bidez adierazi duenez, bi gazteen heriotza "golpe gogorra" izan da herri osoarentzat, eta herritarren sentimenduekin bat egiten duela nabarmendu du. Bestalde, udalak azaldu du elkartasunaz eta babesaz gain beharrezko baliabideak eta laguntza eskaintzeko harremanetan jarri dela bi gazteen familiekin.