Hil egin da Azpeitiko istripuko auto gidaria ere

Urola Kostako Hitza 2020ko abuztuaren 26a

Urola Kostako Hitzak jakin ahal izan duenez, hil egin da atzo, asteartea, Landetan izandako istripuko auto gidaria.

Istripu larria gertatu zen atzo, asteartea, GI-2634 errepidean, moto batek eta auto batek talka egin ostean. Moto gidaria, 22 urteko azpeitiarra, istripuaren unean bertan hil zen, eta UROLA KOSTAKO HITZAk jakin ahal izan duenez, auto gidaria ere gaur hil da, 20 urteko gazte azpeitiarra. Istripuaren ostean Donostia Ospitalera eraman zuten auto gidaria zauri larriekin.

Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du atzoko istripuan gertatu zena argitzeko, eta istripuan izandako lekukoen bila ari da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide