Motozale bat hil da Azpeitiko Landeta auzoan, auto baten aurka jo ostean

Urola Kostako Hitza 2020ko abuztuaren 25a

Ertzaintzak jakinarazi duenez 13:05ean gertatu da ezbeharra, GI-2634 errepidean, Egaña gozotegiaren parean.

22 urteko mutil bat hil da gaur, asteartea, Landetan, motoan zihoala auto baten aurka jo ostean. Ertzaintzak adierazi duenez, 13:05ean gertatu da ezbeharra, Landetako Egaña gozotegiaren parean, GI-2634 errepidean. Autoko gidaria, berriz, 20 urteko beste gazte bat da, eta Donostia Ospitalera eraman dute zaurituta. Une honetan errepidea itxita dago, eta bertan daude Ertzaintza nahiz osasun langileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide