Harrera bikaina izan du Zuhaitz Gurrutxagaren 'Futbolistok' bakarrizketak

Julene Frantzesena 2020ko abuztuaren 22a

Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohiak bakarrizketa berria estreinatu zuen atzo, ostirala, Soreasu antzokian: Futbolistok. Herritar ugari izan ziren emanaldian, eta gogotik gozatu zuten horiek. Atzokoa bakarrizketaren euskarazko bertsioaren estreinaldia izan zen. Gurrutxagak futbolari garaiko bizipenak oinarri hartuta osatu zuen saioa.

Hona hemen, atzoko irudi bilduma (Argazkiak: Alberto Beloki):

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide