Joseba B. Lenoir eta Mice taldeen kontzertua izango da etzi Azpeitian

Anartz Izagirre 2020ko abu. 6a, 15:51

Agertokia partekatuko dute Joseba Baleztenak eta Miren Narbaizak etzi, larunbata, Sanagustinen. Sarrerak salgai daude Kulturazen webgunean.

Joseba B. Lenoir eta Mice.

Euskal Herriko bi talde ezagunek kontzertu bateratua eskainiko dute etzi, larunbata, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Izan ere, Joseba B. Lenoir eta Mice taldeak batera igoko dira kulturguneko agertokira, eta bi taldeen kantuak joko dituzte bertan, 22:00etatik aurrera. Honako lotura honetan eros daitezke kontzertua ikusteko sarrerak.

Bi musikariek aurrez ere ezagutzen zuten elkar, eta besteak beste, Elgoibarko (Gipuzkoa) Sinuose elkartearekin batera musika emanaldi bat eskaini zuten Baleztenak eta Narbaizak. Hona hemen emanaldiko bideoa:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide