Idoia Asurmendiren eta Matilda taldearen Azpeitiko kontzertua, irudietan

Urola Kostako Hitza 2020ko abuztuaren 3a

Atzo, igandea, kontzertua eskaini zuten Azpeitiko Sanagustin kulturgunean Idoia Asurmendik zein Matilda taldeak, eta hainbat herritar joan zen kontzertua entzutera.

Doinu eta melodia atseginak entzuteko aukera izan zen atzo, igandea, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean; izan ere, Idoia Asurmendik nahiz Matilda taldeak kontzertua eskaini zuten bertan. Asurmendik bere taldearekin lehen aldiz ematen zuen kontzertua zuen atzokoa, eta bere kantuak nahiz beste talde batzuen abestien bertsioak kantatu zituen agertokian.

Bigarren kontzertua, berriz, Matilda taldeak eskaini zuen, eta ¿Te imaginas? diskoko abestiak ez ezik, kantu berriak ere abestu zituen Maria Amolategi abeslariak atzokoan. Honako lotura honetan irakur daiteke UROLA KOSTAKO HITZAk Matilda taldeko abeslariari egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide