Mikel Orbegozo futbolaria Tudelano taldearekin ariko da datorren denboraldian

Olaia Juaristi 2020ko uztailaren 31

Espainiako Bigarren B Mailan dago C. D. Tudelano taldea, eta azpeitiarrak han jokatuko du datorren denboraldian. Realaren harrobiko taldeetan, Real Unionen, Ebron, Jaenen, Marbellan, Compostelan, Getafe Bn, Amorebietan, Sestao Riverren, Nasticen eta Bilbao Athleticen jokatutakoa da aurrelari azpeitiarra.

Mikel Orbegozo (Azpeitia, 1989) futbolariak datorren denboraldian Tudelako (Nafarroa) C. D. Tudelano taldearekin jokatuko du. Realaren harrobian hazitako jokalaria da Orbegozo, eta azken hiru denboraldiak Irungo Real Union taldearekin egin ditu. Aurretik, baina, Ebron, Jaenen, Marbellan, Compostelan, Getafe Bn, Amorebietan, Sestao Riverren, Nasticen eta Bilbao Athleticen jokatutakoa da aurrelari azpeitiarra. Espainiako Bigarren B Mailan dago C. D. Tudelano taldea, eta azpeitiarrak han jokatuko du 2020-2021 denboraldian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide