Bihartik aurrera itxita egongo dira Azpeitiko Udal Liburutegia eta Gazte Informazio Bulegoa

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 29a, 13:32

Liburutegia abuztuaren 16ra arte egongo da itxita. Gazte Informazio Bulegoa, aldiz, irailean bueltatuko da.

Azpeitiko Udal Liburutegia (Maialen Etxaniz).

Abuztua gerturatzearekin batera, hainbat udal zerbitzutako langileek oporrak hartu dituzte. Emakumeen Txokoa joan zen ostiralean itxi zuten irailera arte, eta gaurtik aurrera Udal Liburutegia eta Gazte Informazio Bulegoa ere itxita egongo dira. Liburutegia hilaren 16an irekiko dute; Gazte Informazio Bulegoa, berriz, iraila hastearekin batera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide