Pertsona bat zauritu da goizean Azpeitian gertatu den trafiko istripuan

Mailo Oiarzabal 2020ko uztailaren 28a

Auto bat errepidetik atera da GI-3740 errepidean, Elosiaga parean, 05:30 aldean. Zumarragako Ospitalera eraman dute zauritutako laguna.

Auto bat errepidetik atera da eta pertsona bat zauritu da gaur goizean GI-3740 errepidean, Azpeititik Urraki mendaterako bidean.

Ertzaintzak emandako datuen arabera, 05:30 aldean gertatu da istripua. Elosiagako zuzengunea igarota irten da errepidetik ibilgailua eta barruan zihoan lagun batek zauriak izan ditu. Zaurien neurria ez du zehaztu Segurtasun Sailak, baina Zumarragako Ospitalera eraman dute pertsona hori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide