'Panpina' antzezlana izango da igandean Azpeitiko Soreasu antzokian

Anartz Izagirre 2020ko uztailaren 21a

19:00etan hasiko da antzezlana, eta dagoeneko salgai daude emanaldirako sarrerak. Erika Olaizola azpeitiarra da antzezlaneko aktorea eta zuzendaria.

'Panpina' antzezlaneko irudi bat.

Erika Rooibos pertsonaia gorpuztuko du Erika Olaizola aktoreak igandean, hilak 26, Azpeitiko Soreasu antzokian. Izan ere, Panpina antzezlana eskainiko du bertan Olaizolak, 19:00etatik aurrera, eta dagoeneko eros daitezke emanaldirako sarrerak Kulturazen webgunean, bost euroren truke.

Iazko XXXVII. Euskal Antzerki Topaketetan estreinatu zuen Olaizolak bere lan berria, eta ordutik hainbat herritan antzeztu du Panpina. Obraren sortze prozesuan bidelagun izan zituen Olaizolak Leire Arenas eta Oier Guillan sortzaileak.

Honako lotura honetan irakur daiteke UROLA KOSTAKO HITZAk Panpina antzezlanaren inguruan egindako erreportajea.

Panpina-ren aurrerapen bideoa:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide