Juan Antxieta musika eskolako nahiz Luix Beltza dantza eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute igandean. Dantza eta musika uztartuko dituzte Soreasu antzokian, 12:30ean. 35 bat lagun izango dira agertokian.
Emanaldiaren aurretik, 12:00etan hasita, kalejira egingo dute musika eskolako txistulariek eta trikitilariek Alde Zaharrean barrena, eta segindan hasiko da Soreasuko saioa. Segurtasun neurri guztiak hartuko dituzte antzokian, eta ikus-entzuleek maskara jantzi beharko dute.