Aukera bat baino gehiago dago Azpeitian eguzkia hartu eta bainu bat hartzeko, eta gaur, asteazkena, Izarraizko Atea parkea aprobetxatu dute hainbat herritarrek horretarako. Txikienek parkeko ur txorroak aukeratu dituzte plisti-plasta aritzeko; beste gaztetxo batzuk, aldiz, lakuan jolasean ibili dira.