Joan ziren urteetako parodiak ikusteko aukera izango da gaur Azpeitiko Gaztetxean

Anartz Izagirre 2020ko uztailaren 8a

Gaur, asteazkena, beste urte batzuetako parodiak ikusteko aukera izango da Azpeitiko Gaztetxean, 21:00etan hasita.

Iazko Gazte Asteko parodiaren une bat.

Konfinamendua zela eta, Azpeitiko Gaztetxeko kideek joan zen apirilean ezin izan zuten Gazte Astea antolatu, eta horrenbestez, ez zuten urtero plazan egin ohi duten parodia antzeztu. Gaztetxearen XV. urteurrenaren barruko ekitaldietan, ordea, lekua izango du parodiak; izan ere, gaur, asteazkena, joan ziren urteetako parodien emanaldia izango da Gaztetxean, 21:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide