Azpeitiko Kirol Patronatuak datorren ikasturterako antolatu dituen ikastaroetan izena eman ahalko da astelehenetik

Julene Frantzesena 2020ko uztailaren 8a

Askotariko ikastaroak eta saioak prestatu ditu patronatuak 2020-2021 ikasturterako. Ikastaroak irailean hasiko dira, baina datorren astean irekiko dute izen ematea, igerilekuko harreran.

Azpeitiko Kirol Patronatuak dagoeneko prest du datorren ikasturterako kirol jardueren eskaintza. Ikastaroak irailean hasiko dira, baina datorren astelehenetik aurrera eman ahal izango da horietarako izena. Ohiko moduan, igerilekuko harreran eman beharko da saioetarako izena.

Askotariko ikastaroak prestatu ditu Azpeitiko Udalaren patronatuak hurrengo ikasturterako. Hain zuzen ere, haurrei, gaztetxoei nahiz adinekoei zuzendutako jarduerak, gorputza orekatzeko eta aktibatzeko saioak, intentsitateko altuko ikastaroak zein uretako jarduerak egin ahal izango dituzte herritarrek 2020-2021 ikasturtean. Besteak beste, honako jarduera hauek prestatu ditu Kirol Patronatuak: pilates, core, mantentze gimnasia, zumba, total training, zumba fitness, cycling, TRX, igeriketako teknifikazioa nahiz umeentzako igeriketa saioak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide