Azpeitiko musika eskolako ikasleen kontzertuarekin itzuli da Arkupehotsak

Mailo Oiarzabal 2020ko uztailaren 6a

Bueltan da Arkupehotsak, eta Azpeitiko musikari gazteen eskutik itzuli da sortzaile gazteei plaza eskaintzeko jaio zen egitasmoa. Deñe, Alaitz, Olatz, Eider eta Garazi, Juan Antxieta musika eskolako ikasle boskotea, igo zen Sanagustin kulturguneko arkupeko oholtzara ostiral arratsaldean. Beren ahotsekin eta gitarra zein piano doinuekin goxatu zituzten gonbidapenak eskuratu zituzten ikus-entzuleak.

Hemen, kontzertuan hartutako irudi batzuk (argazkiak: Nora Alberdi - Kulturaz kooperatiba):

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide