Grande Days taldeak kontzertua eskainiko du bihar Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2020ko uztailaren 3a

19:00etan izango da kontzertua Sanagustin kulturgunean, eta sarrera doakoa den arren, aurrez gonbidapena eskatu beharko da honako lotura honetan.

Grande Days taldeko kideak. (Kutxa Kultur Festival)

Grande Days Donostiako laukoteak kontzertua eskainiko du bihar, larunbata, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrera doakoa den arren, aurrez gonbidapena eskatu beharko da honako lotura honetan.

2013an sortu zen taldea, eta ordutik hainbat jaialdi entzutetsutan eman ditu kontzertuak Grande Days taldeak; besteak beste, Heineken Jazzaldian, Kutxa Kultur Festivalen eta Basque Festen. Ignacio Bilbaok, Ion Grijalbok, Jose Mari Lluchek eta Ander Bildosolak osatzen dute taldea, eta indie rock eta post rock estiloak uztartzen dituzte.

Hona hemen Grande Days taldearen kantuetako baten bideoklipa:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide