Poesia emanaldiaz gozatu dute hainbat lagunek Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 20a

Amagoia Gurrutxagak, Dana Moyak, Irati Agirreazkuenagak eta Idurre Eskisabelek emanaldi berezia eskaini dute gaur, zapatu, Dinamoa sormen gunean, poesia, kanta eta irudia uztartuta. Emaidazue hitz bat, izugarrian aho zabalik izenburupean eskaini dute saioa, eta dozenaka herritar izan dira bertan. Hitzaren Eskolaren lehen edizioaren barruan antolatu dute emanaldia; izan ere, eskola martxan hasi zenetik hainbat saio ireki ere antolatu dituzte Dinamoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide