Joan zen martxotik itxita izan ostean, gaur, astelehenarekin, zabaldu dituzte Azpeitiko kirol azpiegiturak, hala nola estalitako igerilekua, gimnasioak eta kiroldegiko hainbat gune. Herritarrak hasi dira dagoeneko horiez gozatzen, baina ez da ohiko mugimendurik izan igerilekuaren eraikinean; izan ere, hara nahiz kiroldegira joateko aurrez hitzordua hartu beharko da, eta gainera, astean bitan soilik bertaratu ahal izango dute Kirol Patronatuko bazkideek.
Hona hemen, gaur goizeko irudi batzuk: