Konfinamendu aurretik egindako maileguak biharko itzuli beharko dituzte Udal Liburutegiko erabiltzaileek

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 14a

Enparan Dorretxeko atarian, liburutegiko sarreraren kanpoaldean, dagoen buzoian utzi beharko dituzte maileguan hartuta dituzten liburuak eta filmak.

Konfinamendua hasi aurretik maileguan hartutako liburuak, filmak, aldizkariak zein bestelako dokumentuak itzultzeko epea bihar, astelehena, bukatuko dela gogorarazi dute Azpeitiko Udal Liburutegiko arduradunek. Erabiltzaileek Enparan Dorretxeko atarian, liburutegiko sarreraren kanpoaldean, dagoen buzoian utz ditzakete horiek. Ondoren, berriz maileguan eman aurretik, berrogeialdian izaten dituzte.

Azpeitiko Udal Liburutegia hasia da ohiko martxa berreskuratzen. Aste batzuez zerbitzua itxita egon ostean, apirileko azken astean itzuli ziren lanera liburuzainak, maileguak etxeraino eramateko zerbitzua martxan jartzeko; ekainaren 1ean, liburutegiko ateak ireki zituzten, baina aurrez aurreko mailegu zerbitzua emateko soilik; eta ekainaren 10an, bigarren solairuko hiru ikasgelak zabaldu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide