Plaza bete jende Azpeitian, arrazakeriaren kontra

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 13a

Maiatzaren 25ean Minneapolisen (Minnesota, AEB) poliziak George Floyd afro-amerikarra hil zuenetik, arrazakeriaren kontrako mobilizazio jendetsuak egin dituzte munduko hainbat lekutan, eta halaxe egin dute gaur Azpeitian ere. Ehunka herritarrek erantzun diote Urolako hainbat afrikarrek eta Elkar-ekinek egindako deiari, eta herriko plaza bete du arrazakeriaren kontrako aldarriak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide