Festen faltan, balkoiak apaindu dituzte Azpeitiko Sanjuandegi auzoan

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 7a

Koronabirusa agertu izan ez balitz, Sanjuandegiko festak izango ziren asteburu honetan. Egoera tarteko, XJ auzolanean festa batzordeak ez du inolako ekitaldirik antolatu, baina auzotarrak balkoiak apaintzera animatu ditu. Sanjuandegiko bizilagunek, dei horri erantzunez, kolore gorriz apaindu dituzte balkoiak: zapiak jarri dituzte batzuek, puxikak beste zenbaitek... Gainera, festetako ikur den mantangorria ikusi ahal izan da hainbat balkoitan; balkoi batetik bestera ere zintzilikatu dute hainbatek. Horrela, auzotarrek erakutsi dute krisialdiak ez duela oztopatuko jai giroa, umorea lagun baldin bada.

Hona hemen Sanjuandegin hartutako irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide