Auto batek su hartu du Azpeitian, aparkaleku batean

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 6a

Auto batek su hartu du Azpeitian, Perretxikoa edo Oktogonoa bezala ezagutzen den eraikinaren aparkalekuan, 20:10 inguruan. Udaltzaingoa, suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira gunera, eta han aritu dira lanean. Azpeitiko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, autoak "bere kabuz" hartu du su, eta ondoko ibilgailuek ez dute inolako kalterik jasan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide