Lagun Onak mendi bazkunak jakinarazi duenez, larunbat honetan, ekainak 6, irekiko ditu ateak berriro Xoxoteko aterpeak, "COVID-19 gaitzaren aurkako prebentzio eta segurtasun neurri guztiak" hartuta. Bestalde, ekainaren 22tik aurrera egongo da bertan lo egiteko aukera. Igor eta Rakel dira aterpezain berriak, eta herritarrak haiek ezagutzera animatu dituzte mendi elkartekoek.