Xoxoteko Egun ofizialik ez, baina jende ugari tontorrean

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 3a

Osasun krisia tarteko, bertan behera gelditu zen igandean egitekoak ziren Xoxoteko Eguna. Ekitaldi ofizialik izan ez zen arren, jende ugari bertaratu zen tontorrera, eguraldi ederra egiten zuela baliatuta. Aterpea ere itxita egon zen, eta horren harira, "pena" azaldu dute Lagun Onak mendi bazkunakoek. Mendi elkarteko kideek espero dute berriz ez dutela ezagutu beharko "halako egoera larririk", eta datorren urtean normaltasunez ospatu ahal izango dutela Xoxoteko Eguna.

Herritarrek bidalitako argazkiekin bilduma osatu du Lagun Onak mendi bazkunak, eta eskerrak eman dizkie argazkiak bidali dituztenei. Hona hemen igandeko argazkiak (lotura honetan ikus daiteke bilduma osorik):

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide