Alarma egoera indarrean denetik, asteaz aste eraldatzen joan da Azpeitiko asteartetako azoka. Lehendabiziko asteetan baserritarrek bakarrik jartzen zituzten postuak; beranduago, gainerako elikagai saltzaileak hasi ziren etortzen; eta gaur, azkenean, asteartetako azokan izan ohi diren saltzaile guztiek jarri dituzte postuak. Hori bai, herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak hartuta egin dute azoka, eta horregatik, azken asteetan bezala, postu batzuk plazan eta besteak Betharrametako jolastokian jarri dituzte.