Hezurtegia eraiki du Urrestillako hilerrian Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 30a

40 hezurtegi prestatu dituzte guztira. Hilerri horretan orain arte ez zegoen aukera izango dute nahi duten familiek, deshobiratutako hezurrak gordetzeko.

Azpeitiko Udalak 40 hezurtegi prestatu ditu Urrestillako hilerrian. Hilerriko sarreraren eskubitara eraiki dute hezurtegien gunea, eta ingurua ere egokitu dute.

"Orain artean ez zegoen hezurtegirik Urrestillako hilerrian, eta gorpuak lurretik ateratzean hezurrak edo errautsak hilerrian bertan gordetzeko eskaerari erantzungo dio azpiegitura berriak", azaldu du udalak.

75 urteko kontzetsioan emango ditu hezurtegi berriak udalak. 15.000 euroko aurrekontua izan dute hezurtegiaren gunea eraikitzeko lanek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide