Astelehenetik aurrera zerbitzu gehiago izango dira Azkoitia-Donostia eta Azpeitia-Ermua autobus lineetan

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 23a

Astelehenetik aurrera autobus zerbitzu gehiago izango direla iragarri du Lurraldebusek. Horrenbestez, maiatzaren 25etik aurrera zerbitzu gehiago izango dira Azkoitia-Donostia (UK01) eta Azpeitia-Ermua (UK05) autobus lineetan. Azken bi hilabeteetan murriztuta izan dira autobus zerbitzuak, COVID-19 pandemiak eragindako osasun krisialdia tarteko. Lurraldebusek pixkanaka ohiko zerbitzuak eskaintzea du helburu.

Astelehenetik aurrera, honako hau izango da Azkoitia-Donostia autobus linearen ordutegia astelehenetik ostiralera:

Azpeitia-Ermua lineako autobusen aste barruko ordutegia, aldiz, honako hau izango da:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide