Ezohiko irudiak utzi ditu Azpeitiko astearteetako azokak

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 5a

Koronabirusaren krisia hasi zenetik Azpeitiko astearteetako azokara joateari utzi zioten hainbat postuk, baina ekoizleak ari dira apurka-apurka itzultzen. Halere, ezohiko irudia utzi du gaur azokak, herritarren eta ekoizleen segurtasuna bermatzeko Betharrametako jolastokian jarri baitituzte fruta, fruitu lehorrak, bakailaoa, patata, eztia eta bestelako jakiak saltzen dituztenen hamar postu. Gainontzeko ekoizleek, aldiz, Azoka Plazan eta plazan jarri dituzte postuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide