Fruta saltzaileak Azpeitiko azokara itzuliko dira, baina Betharramen

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 2a

Fruta, fruitu lehorrak, bakailaoa, patata, eztia eta bestelako jakiak saltzen dituzten hamar postu jarriko dituzte datorren asteartean gune horretan. Baserritarren saltokiak, berriz, Azoka Plazan eta plazan egongo dira, azken asteetan bezala.

Koronabirusaren krisia hasi zenetik astearteetako azokara etorri gabe zeuden ohiko saltzaile batzuk Azpeitira itzuliko dira datorren astearteko azokarako, baina ez ohiko tokian jarriko dituzte saltokiak. Udalak gaur iragarri du Betharrameko jolastokian jarriko dituztela fruta, fruitu lehorrak, bakailaoa, patata, eztia eta bestelako jakiak saltzen dituztenen hamar postu.

Saltzaile horiek plazan jartzen zituzten postuak larrialdi egoeraren aurretik. Orain, ordea, COVID-19aren hedapena saihesteko hartu beharreko segurtasun neurriak tarteko, baserritarren azokako ekoizleetako batzuk dira postuak plazara atera behar izan dituztenak, joan den apirilaren 21eko azoka egunean hasita. Guztira bertako 25 ekoizlek jarriko dituzte postuak maiatzaren 5eko baserritarren azokan; Azoka Plazan egomgo dira horietatik hemezortzi, eta plazan, berriz, gainerako zazpiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide